IKT-AK HAUR HEZKUNTZAN
martes, 24 de noviembre de 2015
Zer esan dezakegu gure internet erabilerari buruz?
Gaur, IKT klasean, hainbat gai jorratu ditugu. Hala nola, identitate digitala, Big Bag Data, mitoak eta "Aprendizaje basado en proyectos" testua. Informazio guzti hau barneratzeko, bideoak, informazio bilketa, eztabaidak eta abar erabili ditugu. gainera, klasea hasi bezain pronto banaka aurkeztu gara gure ikaskideen artean guztiak elkar ezagutzeko.
Gaur egun, gizartearen ia %100a interneta erabiltzen du egunero. Horrek, sarean pertsona bakoitza identitate digital bat eukitzea ekartzen du. Gure identitate digitala etengabe sortzen ari gara argazkiak, mezuak, bideoak eta abar sarera igotzen dugun bakoitzean. Beraz, gure bizitza errealaren isla da baina interneten. Horregatik, kontu handia izan behar dugu gure datuak maneatzerako orduan, edonork munduko edozein partean egonda gure bizitzari buruz guztia jakin ahal duelako.
Nire kasuan, interneta egunero erabltzen dut eta ondorioz sare sozialak ere, gutxinaka, nire identitate digitala sortuz. Egia da, argazkiak igotzen ditudala, baina ez dut egunero egiten eta askotan asteak igarotzen dira igo barik. Normalean, ez dut nire bizitza bertan kontatzen eta zer igotzen dudan mimoz aukeratzen dut.
https://www.youtube.com/watch?v=jN6T2tHpq5I
Nire ustez, identitate digitalaren ezjakintasuna izugarria da erabiltzaile gehienen artean eta gai honi buruz gizartean lantzea beharrezkoa dela pentsatzen dut, gure pribazitatea jokoan dagoelako. Interneten eta datuen erabilera ona ala txarra izan daiteke. Horregatik, erabilera positiboa sustatu behar dugu jendearen artean. Izan ere, teknologiak hainbat onura ekarri dizkio gizarteari.
href="https://www.youtube.com/watch?v=WY6g-KzeMNw
">
Identitate digitala ikusi eta gero, Big Bang Data zer den ikertzen hasi gara. Zenbait artikulu eta bideo trasteatu ondoren, Big Bang Data datuen pilaketa masiboa dela esan dezakegu. Datu pilaketa hau, gu geuk egunero egiten dugu eta lehen esan bezala, kontu handia izan behar dugu datuak erabiltzerako orduan. Batez ere ez dakigulako nor dagoen gure atzean sarean egiten ditugun mugimenduak behatzen eta hau oso arriskutsua izan daiteke.
https://www.youtube.com/watch?v=jwElJCh_JH0
Hau guztia ikusita, hezkuntzan bi gai hauek lantzea beharrezkoa dela uste dut. Teknologien garaian guztiz murgilduta gaude, eta gaur egun haurrak interneta eta gailu guztiekin jaiotzen dira. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zait datu pertsonalen erabilpen osa sustatzea. jendeak jakin behar du ze nolako ondorio ona zein txan izan dezakete datu pertsonalak sarera igotzea. Horretarako, txikitatik honi buruz formakuntza ematea ezinbestekoa da. Hau lortzeko, hainbat baliabide erabili ditzakegu. Hala nola, ipuinak moralejekin, jolasak arauekin, horma irudiak eta abar.
Hau guztiaz aparte, informazioaren gizartean dauden mitoez hitz egin dugu. Horretarako, mito guztiak banan-banan irakurri ditugu eeta ondoren bakoitzari buruz gure iritzia edo bakoitza ematen dion interpretazioaz mintzatu gara. Honekin bukatu ondoren, "Aprendizaje basado en proyectos" testua irakurri dugu. Testu hotean, eskoletan proiektuekin lan egitearen onurak azaltzen ditu. Proiektuekin eskolan lan egitea, hezkuntza tradizionala alde batera uztea dakar. Metodo honekin, umeak ez dira hartzaile soilak baizik eta parte-hartzaileak. Haurrak, bere kabuz informazioa bilatzen dute, aurkezpena prestatzen dute,ikaskideen aurrean hitz egiten dute eta abar planteatzen zaien arazoari irtenbidea bilatzeko. Horrela, pertsona autonomo eta kritiko bihurtzen dira.
https://www.youtube.com/watch?v=ahxDLOiR15Y
Suscribirse a:
Entradas (Atom)